viernes, 13 de marzo de 2015

martes, 10 de marzo de 2015



BARRIA ECO -SCHOOL


Eco School ingelesaren ezagutza sakontzeko eta hobetzeko dagoen programa bat da. Eskolaz kanpoko eremu desberdin batean, ingurune ludiko batean non joku interesgarriak egiten dira gure adinako neska- mutileentzat, ekologia buruzkoak ahalegia. San Viatorreko  DBHko 2.C eta B ikasle eta irakasle batzuk, Barrian disfrutatu genuen programa honetaz, Araban dagoen barnetegi batean, Otsailaren 23tik 27-ra.

Ekintza asko egin genituen elkar gure monitore natiboekin (Anna C, Anna G, James eta Oli). Esaterako, batetik uraza bat landatu genuen plastikozko botila batean,eta ere bestetik gizon bat etorri zen energia berriztagarrien hizketa bat ematera.

Egunero,  altxatzean bi kanta dantzatzen genituen eta ikaragarri ondo pasatzen genituen hurak dantzatzen. Gehien gustatu zitzaidana gau batean egin genituen ekintzak ziren, alde batetik denok parte hartu genuelako eta bestetik barrez lehertu ginelako. Gutxien gustatu zitzaidana hizketa batzuk luzeegiak zirela izan zen.

Zein ondo pasa genuen bost egun horientan! Garbi dago beraz, Barriara berriz bueltako nintzatekeela, esperientzia hobezina izan da monitore horiekin izan dugun astea, oso atseginak eta dibertigarriak ziren .

lunes, 16 de febrero de 2015

·      EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO ESKUBIDEEN BERDINTASUNA
DENAK BERDINAK GARELAKO
                                                                        

domingo, 15 de febrero de 2015

   


      EMAKUMEEN
 ESKUBIDEAK

            
Ø  Antzinatik, gaur egun arte, emakumeak etxeko amandreak balira bezala erabili izan dira, debekatua izan dute etxetik kanpo lan egitera joatea, hori egitea gizonen lana zen eta; haiek bakarrik zuten horrelako eskubidea. Nire ustez hau aldatu egin behar da, ez da zuzena. 

Ø  Horren lekuko, telebistan argazki batzuk atera ziren, politikari bilera batean, milaka pertsonen artean, gutxi batzuk emakumeak ziren eta gehienak, mutilak; telebistan hori gaizki ikusita dago (emakumeak telebistan ateratzea, etxeko lanak egiten egon beharrean).
 
Ø  Egia esan, gaur egun, gizonen eta emakumeen arteko eskubideak berdintzen ari dira. Adituen arabera, gaur egun gero eta emakume  gehiago dira lan egiten dutenak, etxeko lanak egiten aritzen direnak baino.


Ø    Ondorioz, emakumeak eta gizonak eskubide berdinak izan behar dituzte eta duten ikuspuntu hori aldatu egin behar da (emakumeak txarragoak garela lana egiten) denok eskubide berdinak izan arte. Emakumeak gizonen berdinak gara, argi dago beraz, eskubide berdinak izan behar ditugu.