Eco School ingelesaren ezagutza
sakontzeko eta hobetzeko dagoen programa bat da. Eskolaz kanpoko eremu desberdin
batean, ingurune ludiko batean non joku interesgarriak egiten dira gure adinako
neska- mutileentzat, ekologia buruzkoak ahalegia. San Viatorreko DBHko 2.C eta B ikasle eta irakasle batzuk, Barrian disfrutatu genuen programa honetaz,
Araban dagoen barnetegi batean, Otsailaren 23tik 27-ra.
Ekintza asko egin genituen elkar gure
monitore natiboekin (Anna C, Anna G, James eta Oli). Esaterako, batetik uraza
bat landatu genuen plastikozko botila batean,eta ere bestetik gizon bat etorri
zen energia berriztagarrien hizketa bat ematera.
Egunero, altxatzean bi kanta dantzatzen genituen eta ikaragarri
ondo pasatzen genituen hurak dantzatzen. Gehien gustatu zitzaidana gau batean
egin genituen ekintzak ziren, alde batetik denok parte hartu genuelako eta bestetik
barrez lehertu ginelako. Gutxien gustatu zitzaidana hizketa batzuk luzeegiak
zirela izan zen.
Zein ondo pasa genuen bost egun
horientan! Garbi dago beraz, Barriara berriz bueltako nintzatekeela,
esperientzia hobezina izan da monitore horiekin izan dugun astea, oso atseginak
eta dibertigarriak ziren .